euskara

Hamarkadetan zehar, behin eta berriro salatu ditugun erregimen frankistaren bizio nagusiak jasan behar izan ditugu: Politika ekonomiko inposatuak, frankismo kutsuko egitura instituzionalak, espainiaren banaezintasuna, sistema patriarkal basatia, errepresio politiko krudela… Trantsizioa deituriko hori botere aldaketa hutsa baino ez zen izan, zeinetan Estatu buruaren aldaketa sutila -diktadoreak berak aukeratutako oinordekoa- izerbergaren tontorra baino ez zen izan. Ezker erreformistaren rola, frankismoaren aurkako oihartzun herritarra alboratuz trantsizio prozesuan sartu zena, ezinbestekoa izan zen prozesu honen gauzapenerako. Honela, Estatu espainiarreko haustura demokratikoa gauzatzeke geratu zen eta oraindik gauzatzeke dago.

Orain, 78ko Konstituzio espainiarrak 35 urte betetzen dituen honetan, erabakitze eskubideak (ez soilik gure herrien subirautzari dagokionean, baita gure gorputzei, eredu ekonomikoari, espazio publikoaren eta gure lur zein baliabideen erabilerari dagokionean… ere) iraunkorki ukatua jarraitzen duen honetan, Estatu espainiarraren menpe dauden herrietako gazte antolakunde iraultzaileak, gure etorkizunaren jabe izateko gure borondatean berresten gara. Data sinboliko hau, beldurraren eta Ejertzitoaren indarra baliatuz ezarriatako erregimen espainiarraren harrotasun eguna, espainiar Estatuak zanpatzen dituen herrietako gazte antolakundeek borrokarako eremu estrategiko bat aurkezteko baliatu dugu.

Gure herrietako gazteen egoera oso larria da: prekarietatea, langabezia, erbestea, eskubide erreproduktibo eta sexualen aurkako erasoak, hezkuntza sistemaren elitizazioa, txirotzea, aisialdiaren pribatizazioa, bertako kultura eta hizkuntzaren ukazioa… Horrez gain, beste behin ere, espainiar erregimenak antolatzen den gazteriaren aurka daraman politika errepresiboa eta kriminalizazioa salatzen dugu. Egoera honek ordea, ez gaitu etsipenera eramango, alternatiba erreal, serio eta egingarriak eraikitzeko esfortzua hareagatotzera baizik, herritarrek garatuak eta herritarrentzat eginak.

Euren sistema kapitalista bortitzaren aurrean, inperialismoaren aurrean eta patriarkatuaren aurrean, gazte alai eta borrokalariok, gure herrien askatasunaren aldeko, feminismoaren aldeko eta sozialismoaren aldeko hautua egiten dugu. Genero, klase eta nazio gatazka gure hiru borroka ildo nagusiak dira. Gure antolakundeak ez dira ogi apurrak eskatzen ibiltzeko jaio, irabazteko eta etorkizuna menderatzeko baizik.

Espainiar Estatuak zapaltzen dituen herrietako gazte antolakundeek esperantzaren eta ilusioaren bide honetan aurrera egiteko erabaki irmoa dugula adierazi nahi dugu. Bereziki internazionalismoa oinarri izan da, justizia sozialean sinesten dugun guztiok elkarbanatzen dugun betebeharra da erregimen espainiarraren egitura, ekonomia kriminal kapitalista eta pentsamolde zaharkitua desegitea. Hemendik erregimen espaniarra desafiatzen dugu eta gure herrien askatasun sexual, sozial eta nazioalana lortu bitarte bakoitzak bere eremuan borrokan jarraitzeko gure konpromisoan berresten gara. Amesten uzten ez diguten bitartean euren amets gaiztoa izango gara.

ARRAN (Països Catalans) , ISCA! (Galiza), BRIGA (Galiza), DARRÉU (Asturies), ERNAI (Euskal Herria), JALEO!!! (Andalucia), PURNA (Aragón), YESCA (Castilla), INEKAREN (Canarias), AZARUG (Canarias)

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s